jueves, 16 de mayo de 2013

Proiektua

Azkenean, proiektua garaiz bukatu genuen eta maiatzaren 7an entregatu genuen, lehiaketan parte hartzeko aukera izanez. Honek honela funtzionatzen du:


Eraikita daukagu motor elektriko bat, 300 bueltadun 4 bobina konektaturekin. Alboetan imanak daude. Kobre bi mutur lijatuta daude, eta hauek kolektore batean estainatuta daude. Kolektorean eskobillak daude, 9V-ko pilatik korronte elektrikoa heltzeko. Pizteko edo itzaltzeko, etengailu bat dago egina.
Etengailua piztean, motorra martxan jartzen da, bueltaka arituz. Noria motorrean finkatuta dago, eta noria biraka hasten da. Noriako probeta zatiek ura hartzen dute biltegitik eta PVC-zko tutu batera isurtzen dute ura. Tututik botila baterantz jaisten da (honek inbutu gisa jokatzen du) eta botilatik PE-ko tutu batetik behera panel termikoan sartzen da.
Panel termikoko tutuak metalez eginda daude, eta eguzkitan jartzean, hauek berotzen dira, ura berotuz. Gainera, latak metalezkoak direnez ere, berotu eta urari eroaten diote beroa. Hainbat bira eman ondoren panelean, beherago berotuta ateratzen da, eta hau kubo batean biltzen dugu, termometro batekin tenperatura neurtzeko.





Al final, conseguimos entregar el 7 de mayo el proyecto al profesor, de modo que nos pudimos presentar al concurso de puntos en el instituto.

Os dejamos un vídeo para ver el funcionamiento





No hay comentarios:

Publicar un comentario