jueves, 16 de mayo de 2013

Dokumentazioa

Hauxe da egin behar izan dugun azken dokumentua. Hemen agertzen da pausoz pauso egindakoa, detailatuta. Google Sites-en uzten dizuegu.

https://sites.google.com/site/tafallataldea/home/dokumentazioa

Este es el último trabajo que hemos tenido que hacer. Aparece paso por paso todo detallado. Os lo dejamos en Google Sites.


Proiektua

Azkenean, proiektua garaiz bukatu genuen eta maiatzaren 7an entregatu genuen, lehiaketan parte hartzeko aukera izanez. Honek honela funtzionatzen du:


Eraikita daukagu motor elektriko bat, 300 bueltadun 4 bobina konektaturekin. Alboetan imanak daude. Kobre bi mutur lijatuta daude, eta hauek kolektore batean estainatuta daude. Kolektorean eskobillak daude, 9V-ko pilatik korronte elektrikoa heltzeko. Pizteko edo itzaltzeko, etengailu bat dago egina.
Etengailua piztean, motorra martxan jartzen da, bueltaka arituz. Noria motorrean finkatuta dago, eta noria biraka hasten da. Noriako probeta zatiek ura hartzen dute biltegitik eta PVC-zko tutu batera isurtzen dute ura. Tututik botila baterantz jaisten da (honek inbutu gisa jokatzen du) eta botilatik PE-ko tutu batetik behera panel termikoan sartzen da.
Panel termikoko tutuak metalez eginda daude, eta eguzkitan jartzean, hauek berotzen dira, ura berotuz. Gainera, latak metalezkoak direnez ere, berotu eta urari eroaten diote beroa. Hainbat bira eman ondoren panelean, beherago berotuta ateratzen da, eta hau kubo batean biltzen dugu, termometro batekin tenperatura neurtzeko.





Al final, conseguimos entregar el 7 de mayo el proyecto al profesor, de modo que nos pudimos presentar al concurso de puntos en el instituto.

Os dejamos un vídeo para ver el funcionamiento





martes, 14 de mayo de 2013

Gure Panel Termikoa

Hauxe da egin dugun proiektuaren azken pieza: panel termikoa. Egurrezko taula bat da oinarria, 1,2 m2-koa. Haren gainean edari latak jarri ditugu, irekita, eta marko bat jarri diogu. Aluminiozko tutuz egindako serpentin bat akoplatu diogu eta gainaldean plastikoa bat jarri diogu. Bukatzeko, 4 hanka egin dizkiogu, 30ºko angelua era dezan bereziki egindakoak. Hemen uzten ditugu argazki batzuk.

 Latak jartzen


 Ertzak leuntzen


 Lata guztiak jarrita, oraindik serpentinik eta markorik gabe


 Panela goialdetik


Panel Termikoa albo batetik


Esta es la ultima pieza del proyecto: el panel térmico. La base es una tabla de madera de 1,2 m2 cubierta de latas de bebida. Esto lo hemos enmarcado y le hempos puesto un serpentín de aluminio. Para terminar, lo hemos cubierto con un plástico y le hemos hecho unas patas especiales para estar inclinado en un ángulo de 30º

Noria

Lehenago egindako bonbak ez zuen ondo funtzionatzen. Hori dela eta, azken aukera bezala noria bat eraiki genuen bonba hidrauliko gisa. Beste bonbek ez ziguten ura ponpatzen, eta honek, baldintza batzuetan, gutxienez ura mugitzen du.

Euskarri gisa, txikitako jolas baten pieza bat dauka jarrita, eta ura hartzeko, plastikozko probeta batzuen zati batzuk, moztuta. Hemen uzten ditugu argazki batzuk.

 Noria aurreko aldetik


Noria ardatzari lotuta


Como las bombas anteriores no funcionaban, decidimos, como última opción, fabricar una noria de agua. Las otras bombas hidráulicas no bombeaban agua, y esta, en ciertas circunstancias levanta agua.

La sujección la hicimos con una pieza de un juguete, y los cubos de agua, con trozos de probetas cortadas.